Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Erreferenduma, zalantzan?

2017ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dirudi kointzidentzia tolesik gabea denik. Aste honetan, erreferenduma geldiarazteko beste kanpaina bat izan dugu; oraingo honetan, hauteskundeen aitzakian. Besteak beste, prentsako hainbat artikulu, editorial, eta alderdi unionisten zein besteen zenbait adierazpen bat datoz honetan: oraintxe ez dakitela nola eman buelta gehiago.

Ez da erreferendumik behar: hauteskundeak behar dira. Txundigarria da argudioa. Ikusiko dugu zer gertatuko den aurrekontuekin otsail hasieran, baina bozketa hori gaindituz gero aurrez aurre izango dugun gobernu hori, hain zuzen, gehiengo absolutu erosoa duten bi alderdi koaliziok babestuko dute parlamentuan. Alde horretatik, ez dirudi oso zentzuzkoa denik hauteskundeak eskatzea. Zergatik? Bada, erreferenduma galarazteko baino ez delako.

Hori guztia, azken batean, nekez ezkuta daitezkeelako kopuruak. Atzo argitaratu genuen VilaWeb-en GESOP inkestaren kopuruen azterketa osoa, eta ikusgarriak dira emaitzak. Alde bakarreko erreferendum bat eginez gero, Espainiaren baimenik gabe, eta kontuan izanik erabakia hartua dutela diotenen botoa eta parte hartzea, %64an kokatu dute gutxieneko parte hartzea; eta, %64ko parte hartze horretatik, %80 da independentziaren aldeko botoa. Eta boto emaile unionisten %36k diote bozketan parte hartuko dutela Madrilgo gobernuak hura legez kontrakotzat jo arren ere.

Ondotxo ulertzen dut halako emaitzek izua sorraraztea Espainiaren batasunaren aldekoei. Eta emaitza horiek dakarte —ziur asko, inkesta fidagarriagoak izango dituzte haiek— erreferendumik ez egiteko halako obsesioa? Inondik inora ere ez. Haiek hura legez kontrakotzat joagatik, nazioarteak zer iritzi izango du, zuen ustez, haren legezkotasunaz, baldin eta herritarren %64k parte hartzen badute, eta aldeko botoak %80 badira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.