Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Erria txikota!

2014ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erria txikota!, edo askatu ontzia lehorrera lotzen duen soka (erriatu, askatu, libratu; txikot, soka klase bat). Erria, bada, txikota, erria uhalak, erria belak, eta askatu ontzia moilatik. Esan aio, esan aurki arte lehorrari, eta Kavafisek opatzen zuen eran, itsasaldia izan dadila ugaria, izan dadila esperientziez eta peripeziez hornitua, izan dadila ezbeharrik gabea.

Aurtengo Kilometroak jaia Orion izango baita, hango lokuzio esanahitsua aukeratu dute ospakizunaren aldarritzat. Esanahitsua da, besteak beste, oso ondo laburbiltzen duelako zer den bidaia iniziatikoa: halako batean, seme-alabek, ikasleek, gazteek erria txikota!, oihukatzen dute bizitzaren nabigazioari ekiteko.

Benito Lertxundik aspaldi esan zuen erria txikota!, oso gazterik ekin zion bere nabigazio artistiko askeari. Urteak aurrera doaz, baina belak erriatzen eta leman segitzen du. Gipuzkoako urrezko dominarekin saritu dute haren nabigazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.