Gizatalde sedentarioetako filosofiarentzat, «Jainkoak jarri gaituen tokian bizi eta hiltzea» da destino komuna. Jaio ginen lurra uzteko, oso larria behar du arrazoiak, lan-falta eta gosea izan dira, tradizionalki, oilalurrari agur esan eta emigratzeko motibo nagusiak.
Bi lagun, solasean. Belgikara doan ilobaren kasua dute hizpide. Herria utzi beharrari buruzko kontsiderazio batzuen ondoren, ia oharkabean, beren familietako senideen errepasoa egiten hasi dira, ilobena ere barne. Bateko eta besteko senide guztiak Euskal Herrian bizi dira. Denak Gipuzkoan. Etxe faltagatik Oriora joan behar izan duten bi gazte ezkonberri kenduta, guztiak Zarautzen.
Emigratzera doanarengana itzuli da solasa. Ez doa miseria gorrira: lana zuen hemen, lan hobea eskaini diote Belgikan. Bada, bere borondatez doa, hemen inoiz irabaziko ez lukeen soldata baten beitaren atzetik. Hala ere, ulertu ezin errukiorra dario bi lagunen solasari.
Hitz beste
Errukia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu