Orain hogei bat urte ikusi nuen Gilda estreinako aldiz; asteazken gauez, bigarrenez. Bi ikustaldiotan, aspaldi hil zen ezagun batek kontatutakoa izan nuen gogoan: estreinatu zuten egunean, ni bizi naizen herriko zine aretoaren jabeak ez omen zituen sarrerako argiak piztu, bezeroak kuxkuxero eta salatarien beldurrik gabe sar zitezen. Bazuen motiborik: goiz hartan, pelikula ikusiko zutenen kontrako mehatxu eta anatema sekulakoak bota zituzten herriko pulpituetatik.
Arratsaldez, ordea, zeruak euria ekarri zuen, eta gaitz erdi: bezeroak ikusten ari naiz batera eta bestera begiratzen; sarrerak erosten, gabardinetako papar-hegalak jasota eta aterkien babespean; aretoan sartzen, labezomorro batzuen gisa.
Pelikula hemen estreinatu zuten urtean jaioa naiz.Orduko giro itxiaren barne-muinetan. Zergatik otu ote zait jendea gehiago kikilduko zuela Gildaren sentsualtasunak, jaso zuen belarrondoko entzutetsuak baino?
Hitz beste
Eskandalua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu