
HITZ BESTE
Eskuzabala
Ustelkeriaren kapituluek ez dute etenik hedabideetan, eta gizakiak parean jarritako guztia arpilatzen duenean, agintariak boterea baliatzen duenean ukitzen duen oro usteltzeko, herritar anonimoak aberastu beste ametsik ez duenean bere ingurukoei gertatzen zaienari buruzko batere ardurarik gabe, Friedrich Hebbel-en esaldi bat etortzen zait burura, eta, egokiera badut, huraxe hartzen dut hizpide: «Arbolaren fruitua ez da arbolarentzat». Badakigu landareek ere badutela kontzientzia-galgaren bat, nahiz oso mugatua izan gizakiok dugunaren aldean: bizidunen arteko kontzientzia-maila gorenaren jabe gara, bai onerako eta, ai ene!, baita txarrerako ere, eta horrek eskubidea ematen digula ematen badu ere eskura daukagunguztiaz jabetzeko, zein irakaspen ona sagarrondoak beretzat ez duen sagar hori, zein eskuzabala aihenak hain oparo eman digun mahats zukutsu hori, ardo bihurtuko duguna gure arpilaketen ospakizunetan topa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu