Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Esti, atzera!

2016ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Neurtzerik bagenu zenbat egin dugun atzera giza eskubideetan, egoera ekonomikoan, kulturan, euskararen defentsan... Noiztik ote gabiltza atzerako inertziaz, kontzientzia osoarekin atzera egiten ari garela eta aurrera egiteko kemenik gabe, etsita, denbora hobeak etorriko direla amesten, nahiz nahiko garbi izan nekez ezagutuko ditugula denbora hobeak, eta, ezagutzekotan, behetik bultzatuta etorriko zaizkigula eta ez gobernatzen gaituztenen ofiziozko ahaleginetik. Hauteskundeekin edo hauteskunderik gabe, gobernamenduaren kudeaketak burokrazia, teknokrazia eta zuhurkrazia (aldaketek eragiten duten bertigo ainguradun hori) zabor astunegiak dira (lastre adieran darabilt zabor) pauso bat bestea baino luzeagoa emateko. Eta horren ondorioak ez du —edo bai?— logikaren bidea hartzen, aurrera egiten ez duenak ez gaitugeunden koskan lagatzen: esti! esan, eta, aldian-aldian akuilukadak emanez, pixkatxo bat atzerago eramaten gaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.