Adin txikiko ikasleeei eskolan bidaltzen dizkieten etxeko (etxerako?) lanak sartu dituzte berriro hauteskundeetako argumentarioetan: orduz kanpoko lanen motxila astuna debekatu behar da bai ala ez? Lehiakide guztiak hor hasi dira aita-ama saiatuen itxura serio arerio konplitzen. Legealdi osoan hutsal anekdotikotzat jotzen zuten auzi bat, mitinetan? Ba, bai: badakite zein inportantea den orain, justu hauteskundeetan, gai sentiberak ateratzea. Bere umeei inoiz lagundu ez dien politikariak ere, haien irakasleak ezagutu gabe ere seme-alaben aurrean maisu-maistren kontra hitz egiten duenak, horrek ere (batez ere horrek!) berotasun kementsuz jardungo du mitinetan eta telebistako irudietan —ume baten burua igurtziz, ahal bada—, argi utziz zein zorrotz hartzen duen belaunaldi berrien heziketa.
Datozen hauteskundeetan ere etxeko lanen auzia aterako digute, etxeko lanak egin gabe hasiko zaizkigu ostera ere botoa eskatzen.

HITZ BESTE
Etxeko lanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu