Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Eztabaida

2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Politikarekin zerikusi zuzena duen zerbaitetaz ari zarete eztabaidan. Izan liteke errepideez; edo presoei buruz; agian botiken murrizketa da zuen arteko eztabaidaren kausa. Berdin dio gaiak. Zuetako bakoitzak sutsu defendatzen du bere ikuspegia, nork bere iritziari eustea da muntakoena, inork ez du amore emateko asmorik agertzen. Berotzen doa giroa, gero eta ozpinagoak dira hitzak, tabernako musika eta builari gaina hartzerainokoa da darabilzuen tonua.

Halako batean, lagunetako batek bere ahotsa entzunaraztea lortzen du: oinarrian, denok gauza bera esaten ari zarete, baina hitz desberdinekin.

Isildu egin zarete. Balirudike lagunaren hitzek baltsamuaren eragina izan dutela zuengan. Ez da egia.Eztabaidak bero-bero segitzen du, baina oraingoanzuen baitako eszenategi isil arrangurazkoan: ozenerabilitako argudioak hobetu nahian, zuen artekodesberdintasun-arrakala txikia zanga gaindiezina bihurtzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.