Emakumeak ezin du geldirik egon, dardarka dauzka gorputzeko atal guztiak, besoak astintzen ditu airean, min sorgorra du denbora osoan. Astero ikusten baitut, zer moduz zegoen, eta horrelakoak galdetzen nizkion hasieran. Esker oneko irribarrea egin, eta erantzuten hasten zitzaidan, baina hitz bi esan orduko trabatzenzen, eta ezintasunak haserretu egiten zuen. Galderak egiteari utzi nion, baina ahalik adeitsuen agurtzen segitu dut. Astetik astera, okerrera egiten ari da nabarmen.
Atzo arte, iraganik, ingururik, historiarik gabeko emakume bat zen niretzat. Emakumea eta gaitza: horra kontakizun guztia. Atzo, senitarteko bat ezagutu nuen. Kontatu zidanez, emakumeak dozena bat urte latz pasatu omen zituen bere senarra zaintzen. Gizona hil eta gutxira, senarraren gaitz degeneratibo bera zuela ohartu zen emakumea. Medikuek diotenez, kasualitate hutsa omen da biek gaitz bera garatu izana. Bizitzak badaki puta izaten.
Hitz beste
Gaitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu