Hitz beste

Galderak

Anjel Lertxundi.
2014ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kolpean, zu bizi zaren herria estrainioa egin zaizu. Arrotzak zaizkizu bertako usaina, argia, jendearen joan-etorria. Badakizu zure eguneroko paisaian zaudela, baina, ez dakizu zergatik, herri ezezagun bateko geltokian oraintxe jaitsi berri bazina bezala zaude, batera eta bestera begira, hiriak eta bertako jendeak eragiten dizkizun lehen sentsazioak jasotzen eta asimilatzen. Zapatei begiratu diezu. Zureak dira. Erakusleihoetan ere zure irudia ikusten duzu. Baina estrainioa zaizu gainerako guztia.

Ezagutzen ez duzun hiri batera iritsi berritan, gustatzen al zait?, galdetzen diozu zeure buruari. Biziko al nintzateke bertan?, izaten da hurrengo galdera. Gaur ere horiexek dira erantzun nahi zenituzkeen galderak. Hain arrotza egin zaizunari egunerokotasunaren zantzuak bilatzen, usaintzen, ikusten eman duzu denbora. Atera duzun ondorioa da gehiagotan galdetu beharko zenukeela: gustatzen al zait, biziko al nintzateke bertan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.