Hitz beste

Ganibeta

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Munduan ez dago, hala pentsatzen du, ifrentzurik gabeko aurkirik, askotan esaten du ideiarik ederrenak, muturreraino eramanda, hondamendia ekarri ohi duela, begiratu besterik ez dagoela erlijioek edo sistema ideologikoek historian zehar eragin dituzten izugarrikeriei, arrazoi duela Oihenarten esaera ederrak, ganibet berak ebakitzen dituela ogia eta eria,ganibeta ogia ebakitzeko baldin bada ere, gaizki erabili ezkero trepeta ezin aproposagoa dela eria ebakitzeko, eta besoa, baita urdaila sarraskitzeko ere,zernahitarako balio duela ganibeta batek, erabileraren onak egiten duela ganibeta on, ideiak ere ganibeta bezalakoak direla eta zorrotza izan beharra dagoela ideia propioekin, besteen ideiekin baino are zorrotzagoa, besteak konbentzitu nahi dituenak bere ideiak saneatu behar dituela behin eta berriro kritikaren galbahean, ogia ebaki eta banatzeko dituela ideiak, eta ez inor ogirik edo eririk gabe uzteko…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.