Hitz beste

Gereziondoa

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Orain egun batzuk, etxe atzean daukagun gereziondoa bete-betean zegoen, ezin ederrago, esperantza bezain zuri eta udaberria zuela aldarri. Ikuskizunak, hain zen indartsua, luzaz iraungo zuela ematen zuen. Edertasuna ez zela iraungiko. Bat-batean ernaldutako miraria ez zela bat-batean desagertuko. Aski izan dira, ordea, azken egunotako euriteak eta haizeak ilusioa hondatzeko. Ez da oraindik arbolaren edertasuna guztiz desagertu. Desplazatu egin da, horixe egia, eta orain lurra da eder, arbolatik eroritako hosto txiki zuriz gainezka: eguraldiaren petralak alfonbra fin ezin delikatuagoa utzi du arbolaren inguru guztian.

Japoniako jendeak gereziondoen loratzea ospatzen du, bere zentzu estetikoenean, baina baita gereziondoaren loraldiak arrozaren uzta iragartzen duelako ere: manifestazioaren espiritualtasunak arroz-uztaren poz materialagoa du iragartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.