Taldeko iruditeria bat sortzeko, jendetza handien komunikabideek hartu dute orain arte estatuek betetzen zuten espazioaren zati bat, eta, ondorioz, albistegietako azalak eta izenburu nagusiak mapa bihurtu dira azkenean. Horregatik, esate baterako, proiektu funtsean politikoak dira futbol ligak—Bilboren, Coruñaren eta Sevillaren kontra jokatzen baduzu, da Bilbo, Coruña eta Sevilla «zuretarrak» direlako—. Definizio xumeak, ibilbide hunkigarriak, izenburuen bidez sendotzen direnak.
Alde horretatik, ezinbestekoa da komunikaziorako esparru propio bat sortzea. Horregatik oihu egiten dute aurrean ditugunek herrialde osoko mapa jartzen duenean Euskal Telebistak, edota TV3k. Eguraldiaren berri ematen ari zaizkigun, hori gutxienekoa da; izan ere, egiaz, guretarrak zeintzuk diren ezartzen ari dira herri iruditerian.
Politikan, gutxi gorabehera, autonomia maila bat lortua dugu nolabait. Herrialdea hainbat puskatan zatitzearen bizkarretik bada ere, eta protagonismoa nazioari ez baizik eta hainbat autonomia erkidegori ematearen kontura. Baina, askoz gehiagorik ez. Horrexegatik dizuet inbidia euskaldunoi duela urte askotatik, ikusi baitut gai zaretela greba orokorrak egiteko, aste honetan egin duzuen bezala, estatuko gainerako tokietan gertatzen denaz guztiz bestera.
Hori gertatzen da, argi eta garbi, euskal sindikatu nazionalek ahalmen nahikoa dutelako lurraldea markatzeko. Horretan oso desberdinak gara. Herrialde Katalanetan, sindikatu espainolek dute gehiengoa, nabarmen. Baina, horrez gainera, Katalunian, batik bat erabakitzeko eskubidearen aldekoak dira, ezbairik gabe eta ausarki. Alde horretatik, UGT eta CCOO askoz ere nazionalagoak dira—nazional katalanak esan nahi dut— nire herrialdean zurean baino. Horra hor beste alde bat, gure irakurleen jakingarri...

Enbaxada bila
Greba bat, mapa bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu