Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gurpila

2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Banketxeak bezeroa salatu, epaileak kondenatu, poliziak bahimendua babestu, politikariek beste aldera begiratu, agintariek banketxeei laguntzen segitu eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu. Banketxeak bezeroa salatu, epaileak kondenatu, poliziak bahimendua babestu, politikariek beste aldera begiratu, agintariek banketxeei laguntzen segitu eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu.

Gurpil madarikatuaren hortzek ez dute gupidarik, eta egunero 160 familia etxerik gabe eta kale gorrian gelditzen da Estatuan. Beren etxeen erreskatea lortzeko aukerarik gabe eta, bitartean, banketxeek erreskatea eskatzen segitzen dutela.

…eta nik, otzan-otzan, banku horretan nire sosak aurrezten segitu…

Zer gertatuko ote litzateke baldin hurrengo etxe-bahimendua obratzera doan banketxean dirua daukagun hainbat eta hainbat bezerok gure sosak aterako bagenitu bertatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.