Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Hasiera berria

2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hartu aroa adierazten duten izen batzuk (etapa, aldi sasoi…) eta erantsi horietako zernahiri aldaketa irudika lezakeen ezein adjektibo (berri, esperantzatsu, desberdin…), egin gero izenen eta adjektiboen elkarketak, eta hor ateratzen dira Europako egunkari gehienek emandako titularrak. Flipagarriena, ordea, Hollandek berak eman zuena bere diskurtsoan: «Hasiera berri bat da Europarentzat eta munduarentzat».

Hasiera berri bat! Mesias izan nahi duen ala Adan, ez dakit. Gehiago estimatuko genuke sozialista izaten saiatuko balitz. Presidente berriak badaki bi Europa (gutxienez) egongo direla hemendik aurrera ere: estatu boteretsuena eta bigarren mailako herriez osatutakoa; inbertsiogileena eta hilaren azkenean ezinaren zabua ikusten dutenena.Zinez sozialista izan nahi badu, zinez garbi dauka nortzuen alde egin beharko lukeen. Eta agian orduan hasiera berri bat inauguratuko luke Europarentzat eta munduarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.