Hitz beste

Hedadura

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Testu batean «mugikorra estaldurarik gabe gelditu zen» irakurri dudalarik, estaldurarik ezabatu eta hedadurarik idatzi dut haren gainean. Senak eraman nau horretara, senak esan dit gaztelaniaz kobertura esaten badugu ere, gaztelaniazko hiztegiak hitz horri ematen dion seigarren adiera darabilgula (extensión territorial que abarcan diversos servicios) eta ez lehendabizikoa, estaldurarena, tapakiarena. Euskal hiztegietara jo dut. Cobertura —baita telekomunikazioei dagokiena ere— estaldura dator nik begiratutako hiztegietan. Badaezpada, ordea, begiratu ditut ereduzko euskal prosaren adibideak ere. Sena irabazle: ahotsak, oihuek, begiradak, asmoek, adimenak, argiak hedadura hartzen dute eta ez estaldura. Mugikorren-eta uhinek bezala.

Asko gustatzen zaizkit hiztegiak, orduak pasa ditzaket tomo astunen bat eskutan dudala, baina eskarmentuak irakatsi dit hitzek testuinguruan hartzen dutela hedadura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.