Obamak Europara egingo duen hurrengo bidaian, haren hegazkinak ezingo du Portugaleko, Frantziako, Italiako zerua zeharkatu. Ezta Alemaniakoa ere. Obamak ezingo du Europa osoko zeruaren urdina gozatu. Ez, behintzat, ziurtatu arte hegazkinean ez doala finantzariren bat erantzukizuna izan duena europarron gaurko hondamendi eta hondoramendu ekonomikoan; ez, behintzat, seguru jakin arte bere koadrilan ez daramala CIAko goi karguren bat, Europa espiatzen aritu direnen ardura duena (Europarentzat gaizkile baita, Snowden heroi); ez, behintzat, segurtatu arte ez daramala berarekin militarkoteren bat Egiptoko estatu-kolpearekin zerikusiren bat duena…
Motu propio hartutako erabaki horixe bilakatuko da Europaren independentziaren aldarri gorena. Egun hartatik aurrera, Obamarekin izandako ausardia txalotuko dio historiak Europari eta agian barkatzen ere hasiko zaio Evo Moralesekin erakutsitako koldarkeria.
Hitz beste
Hegazkina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu