andoni egana
HITZ ETZANAK

Anaia bat

2023ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Lion zuen izena. Apenas ezagutu nuen. Otordu bat eta otordu osteko mahai jirako berriketaldia. Massachusettsen geunden. Gizon jantzi eta aurrerakoiaren traza hartu nion. Nirekin baino konfiantza handiagoa zuen nire lagunekin, eta zetorren astebururako egin zuen planak zenbaterainoko pereza sortzen zion jakinarazi zigun. Autoa hartu, eta hiru ordu pasako bidea New Yorkera. Eta larunbatez anaiaren ezkontza. Joan egingo zen baina ez gogo berezirik zuelako. Ez zuen gustuko ezkontza hartan aurki zezakeen giroa eta jende mota. Joan egingo zen, gonbiteari uko ez egitearren eta astelehenean derrigor New Yorken egon behar zuelako, epaiketa bat baitzeukan. Bidaia bakarraz bi txori...

Duela hamabost urteko pasadizoa etorri zait gogora, epaitegietan gero eta auzibide gehiago abiatzen dela irakurri dudanean. Pandemiaz geroztik ezin buruturik omen dabiltza. Erkidegoko epaitegietan, 18.000 kasu gehiago urtean, lehen baino. Horretan ere amerikar bihurtzen ari gara nonbait. Eta ez dakit non bukatu behar dugun!

Lionen pasadizoak bukaera soilik baitu bitxia. Asteleheneko epaiketa anaiaren aurkakoa zuela aitortu zigun. Senide mordoxka bat bazirela orduan, aipatu genion. Eta ezetz erantzun zigun, bi baino ez zirela. Anaia bera zuen ezkontzakoa eta epaitegikoa!!!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.