andoni egana
HITZ ETZANAK

Antza

2019ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Larunbatean futbol-derbia. Sumatu dut artikulu bat Athleticen ereserkia, 1983an Carmelo Bernaolak egina, Jose Olaizola hernaniarrak Zarauzko Batzokiaren inaugurazio egunerako 1905ean egin zuen Aupa mutilak!-en moldaketa bat besterik ez dela kontatuz. Probintzien arteko kultur lapurretatzat har genezan nahi izango zuen segur aski artikuluaren egileak. Ez zait bide hori interesatzen. Beste bat bai...

Adiskide musikari batek, pieza bat sortu ondoren eta argitara eman aurretik, inguru hurbilenekoei egiten dien galdera beti da bera. Ez da izaten «gustatu zaizue?» edo «zer iruditu?»,pentsa zitekeen bezala. Galdera izaten da: «Beste abestiren baten antza hartzen al diozue?». Erantzuna ezezkoa bada, lasaitu egiten da. Baiezkoa bada, ordea, kezkatzen hasi. Kezkatu egiten du, beste nonbait entzun eta buruan jiraka ibili duen hura edo oso antzekoa pentagramaratu izanak. «Ez da harritzekoa! Azken batean, notak zazpi baino ez dira!» zuritzen du bere ezinegona. Eta nik ez urduritzeko eskatzen diot, antzekotasuna beste norbaiten sormen lanarekikoa bada, miresmen keinua ere badela. Bere beste pieza batekiko antza badu berriz, horri ez zaiola plagioa deitzen, estiloa baizik.

Zazpirekin ez, milaka hitzekin jokatzen dugunok ere badugu arriskua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.