andoni egana
HITZ ETZANAK

Antzigarra

2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Portugalgo mugan atxilotu zuten. Errepublikaren alde borrokatu zen eta ihesean zihoan. Madrilgo kartzela batean sartu zuten. Hogei eta zortzi urte zituen orduan. Han zegoela iritsi zitzaion emaztearen gutun lazgarria. Une gogorrak pasatzen ari zirela kontatzen zion. Berak eta umeak ez zutela ogia eta tipula besterik, jateko.

Emazteak gutun hartan kontatzen zionaren minetik sortu zuen Miguel Hernandezek Nanas de la cebolla poema ezaguna. Minetik abiatu eta minetik segi. Mina baita, derrigor, tipulak baino jan ez ditzakeen amaren bularretako esne urria haurraren ezpainentzat. Etsia hasieran, esperantzari leihoren bat zabaltzen dio poemak bukaera aldera. Kartzelan dagoenarengandik ulertzekoa ere bada.

Tipularen sehaska kanta dokumentala ekoiztu dute Sare eta Gastibeltzak, Lander Garroren zuzendaritzapean. Espetxea eta gaixotasunari buruzkoa da. Kartzelak ez du inor sendatzen, gaixotuarazi baino. Eta gaixorik dagoenaren egoera larriagotu baino ez du egiten. Dokumentalerako hautatu duten izenburua ederra iruditu zait. Hogei eta hamaika urterekin hil zen Miguel Hernandez Alacanteko espetxean, tuberkulosiak jota. Umetan eskolara joan ordez ahuntzak zaintzera joaten zen poeta hura hil zen gauean, tipulek egin zuten negar...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.