andoni egana

Ariketa VI

2024ko martxoaren 22a
05:00
Entzun

Ostegun goiza. Zortziak eta hamaika. Korrika Leioara iritsiko da laster. Bertara propio joan ezean, azpitik pasatzen den herri bihurtu da Leioa azken urteotan. Iristen zara, errepideko tunel bat igarotzen duzu, eta bestaldean zaude. Kito.

Tunelera sartu aurretik, ordea, beti joango zaizu begirada muino batean dagoen gotorleku tankerako horretara. Euskal Herriko Unibertsitatera. Ez dakit Korrika haraino igoko den edo ez. Behar luke, logika hutsez. Txillidaren logoa ikusiko dute, Zientziaren Arbola. Eta leloa: Eman ta zabal zazu. Lekukoaren bidez Korrikak sinbolizatzen duenaren oso antzeko zerbait. Jakintza, eta jakintza hori hedatu eta jasotzeko erabiltzen den hizkuntza. Uztartuak behar lukete oso batak eta besteak. Eta ez dakit ba, bietan herren egiten ez garen ari. 

Ez naiz ezkorra, izateko ere askotan aski arrazoi bada baina. Duela urte batzuk, inoiz gezurretan sumatu ez dudan adiskide batek, ikasketak —eta baxoa, jakina— Iparraldean egindakoak, hala aitortu zidan unibertsitateaz galdetuta: «Leioara iristerako banekien, gutxi-gehiago, irteeran nekiena». Dezente zekien, eta erabaki nuen hamazortzi-hemeretzi urterako asko ikasia zela. Gaitz erdi. Herri bat lurpetik pasatzea tristea da; aro bat pasatzea, are aro hori, mingarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.