andoni egana

Ariketa VII

2024ko martxoaren 23a
05:00
Entzun

Ostirala. Goizeko zortziak hogei gutxi. Aiaran behar luke Korrikak. Lur-azalera handiko udalerria da, eta denbora beharko du muga batetik besterainokoa egiteko. Itxi ditut begiak. Eta letra zopa bat da ikusi dudan lehena. Aiara eta Araia, biak ageri dira. (Tranparen bat izango da bereizten ikaste aldera). Eta aurkitu beharreko beste zortzi herri-izenak Arespalditza, Kexaa, Lanteno, Luiaondo, Zuhatza, Murga, Menoio eta Lexartzu dira.

Aiaraz ari garela, Aiaraldea, harana, herriak, udalerria, kuadrilla... denak buruan nahasian dabilzkidala konturatu naiz. Ez da antolaketa modu ulerterraza lurralde hura bertatik bertara eta ongi ezagutzen ez duenarentzat. Ez da nire kasua. Gainera, badakit Aiarak baduela Foru propio bat aspaldidanik datorrena. Herentziari eragiten dio nonbait. Oinordekotzari.

Gauzak beti okerrera doazela uste dutenentzat adibide argigarria izan daiteke. Herentzia betidanik etxea, gaztelua, leinua, lur-jabetza eta gainerakoekin lotu izan da. Egun, ekologismoari esker, zentzu zabal eta eskuzabalagoa hartu du. Datozen belaunaldiei ze planeta utzi behar diegun bihurtu zaigu kezkagai. Eta planeta horren txoko batean ze hizkuntzatan mintzatuko diren etorkizunean. Aurrera goaz alde horretatik. Korrika ere bai. Ez du urruti helmuga...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.