andoni egana

Ariketa VIII

2024ko martxoaren 24a
05:00
Entzun

Larunbata. Goizeko zortziak inguru. Korrika Gabirian. Esaera zaharra: «Gabiri: leku guztietatik ageri». Jakina, muino batean dago...

Gabirian, inon baino hobeto hartuko dute Remigio Mendiburuk sortu zuen egurrezko lekukoa. Zerbaitengatik dira makilariak. Gainera, ziur nago hitzordurako iritsiko dela. Lau eta erdietan zen Korrika Oñatin pasatzekoa, eta txantxikuek, xaltoka-xaltoka, abiadura erantsiko zioten martxari. Aurrerantzean zer gertatuko den aurreikus dezaket. Ormaiztegin harrera goxoa egingo diote Korrikari, ez dute harrika hartuko; Idiazabalen azeriaren zuhurtziaz zainduko dute lekukoa; Beasainen ez da martxa behar baino gehiago baretuko; txintxarri-hotsez egingo diote harrera Alegian; lasterraldiaren ondorioz gorri-gorri eginda bukatuko dute zuriek; lekukoak kuku bat egiteko adina denbora izango du Anoetan; hontzen herrian egun-argiz pasatuko da eta hontzek lo gauez egin beharko dute behingoagatik...

Gabiriak duen ezaugarri nagusia du premiazko euskarak. «Leku guztietatik ageri» izatea falta zaio. Muinoan behar luke. Muinean. Larunbata bitartekoa aurreikusi dut. Igandean jai izaten dugu zutabegileok. Ariketa kolektibora jotzea onena. Itxi ditzagun begiak eta aurreikusi Baionako iritsiera. Edo... ireki, eta bertara joan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.