andoni egana
HITZ ETZANAK

Arnasga

2018ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Astanafarreria, baztanga, kukutxeztula, erlakiztenak... perlesia eta pleuresia. Garai bateko hitzak, gaitzak, sendabidea asmatu zitzaielako edo albo-hizkuntzaren bateko ordaina nagusitu zaielako ahanzturak irentsiak. Barre egiten genion amonari gaztetan, gaztetan pleuresia izan zuela kontatzen zigunean. Hitza bera iruditzen zitzaigun irrigarri.

Pleuresiak ekarri bide zuen Edmond de Rostand antzerkigile eta poeta gure ingurura. Cyrano de Bergerac ezagunaren egileak azken hamabost urteak eman zituen Kanbon. Ez zen idazlea edonor. Etxea eta etxe inguruko lorategiak nahieran eraikiarazi zizkion Joseph Albert Tournaire arkitekto paristarrari. Euskal estiloko etxe zuri-gorriz tindatua, hemeretzi gelaz osatua eta hamabost hektarea lorategi, hogeita hamar arbola klase bere baitan biltzen zituena. Indioilarrak nonahi hara eta hona. Hala sortua da Kanboko Arnaga Etxea.

1918an hil zen Edmond de Rostand. Pleuresiak izango zuen zerikusirik. Eta pleuresia da, medikuntzaz deus ez dakien honek azalduta, biriken babeserako dauzkagun bi zuntzen arteko likido pilaketa, arnasa hartze hutsa oso mingarri bihurtzen duena. 2018ra heldu gara eta bi zuntzen zentrorik eza agerian, arnasbide bat izango du herri honek. Gehiago ere beharko ditu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.