andoni egana

Bai... Baina

2023ko abenduaren 20a
05:00
Entzun

Baibaina deitzen zioten herrian aspaldi zendu zen ezagun bati. Baiezkoa soilik ematen ez zekien. Beti zuen aitzakiaren bat; zertzeladaren bat beti; zalantzaren bat askotan…

Frantzisko aita santuari ere Baibaina izengoitia jartzeko moduan gaude aurrerantzean. Eliza katolikoak bikote homosexualen uztarketa bedeinkatzen du, baina ez die gainerako ezkontzen maila bera onartzen. Baibaina katedralik handienaren neurrikoa. Eta ulertzen zaila, erlijio kontuetan jakitun ez garenontzat behintzat. Horregatik, gu argitze aldera, xehetu egin dute esana. Gainerako ezkontza errituetatik kanpo geratzen dira homosexualen uztarketak. Bikote homosexual batek ezin izango du beste ezkontza baten segidan bedeinkapen bila elizara jo. Ezkontzetako janzkera, imintzio eta gainerakoak ere ez dituzte onartuko. Bedeinkapena eskuratu ahal izango dute erromesaldi batean, mendi mendiko Santutegietara joanda, talde-errezualdietan… edo Jainkoaren ministroren batekin modu pribatuan bilduta.

Xehetasunen berri izatean konturatzen zara bi maila badirela ongi bereziak eta eskubideen berdintasunari dagokionez koska handia dagoela oraindik ere batzuen eta besteen artean. Alegia baibaina guztien joera dela baina erraldoitu eta bai ñimiñotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.