andoni egana
HITZ ETZANAK

Bakoburua

2022ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Gazteleraz irakurri ditudan titulu batzuek nahasmenera garamatzate: «EAJko goi-kargu ohi batek 1976tik galduta zegoen Bakoren buru bat entregatu du». Gezurrik ez dio esaldiak. Jon Buesak asteartean eraman zuen Gasteizko epaitegi batera, II. mendekoa omen den bakoburua. Duela 46 urte aurkitu zuten Arkaian, Gasteiztik gertu. Orduz geroztik inor gutxik zekien non zegoen, nahiz eta susmoek Jon Buesa seinalatzen zuten. Berak entregatu badu, berak zeukan seinale. Baina noiztik? Arabako Foru Aldundian edo Eusko Jaurlaritzan kargudun izan zen garaitik? 1976tik ez orduan, artean EAJk ez zuen erakundeetan kargurik eta. 1976tik bazeukan, lanbidea baliatu zuen, eta ez alderdia, pieza eskuratzeko...

Nahasmena handiagoa da,piezaz galdetzean emazte ohiak zeukala erantzun izan baitzuen Buesak. Banantze orduko partila irudikatzen dut: niretzat Rolling-en diskoak; zuretzat zumezko aulki kulunkaria; zuk eraman Ibarrolaren grabatua; nik bakoburua...

Ez dakit zertarako behar den hamabi zentimetroko bakoburu bat etxean. Erreplikaz beterikogizarte honetan ez du bisitaririk txundituko, baldin eta nola eskuratu zenuen kontatzen ez baduzu. Orain, egoera are surrealistagoa izan dadin, Arkaian burubakoa dioen ostraka bat aurkitzea baino ez da falta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.