andoni egana

Balitz

2024ko martxoaren 6a
05:00
Entzun

Jarria zuten hitzordua. Batetik eta bestetik iritsi ziren esandako lekura, esandako ordurako. Taldea osatu zutenean, suziriak piztea izan zen lehen lana. Gorriak. Eta kantuari ekin zioten gero. Betiko abestiak, zakar samar kantatuak, ahapaldiak «lo-lo-lo»-ka, eta estribilloa ozen bai ozen. Polizia hurbiltzean hasi ziren lehen oihuak. Eta gero sortu zen ika-mika. Batek terraza batetik hartutako aulkia jaurti. Pilotakada erantzun. Hiru taldekide atxilotu. Alde bateko lau eta besteko bi zauritu.

Umore film bat egiteko aski litzateke kontatu dudan pasartea, Donostiako Artzain Onaren katedralaren aurrean gertatu izan balitz; bildutako taldea emakumeek Elizan parte hartze handiagoa izan dezaten aldarrikatzen duena izan balitz; kantatutako abestiak, rap erritmoan, «ogí zerutík etórria» eta «hor zaudé Jesús» izan balira...

Baina ez. Horrelakorik ez da gertatzen Artzain Onaren katedralaren parekoa bezalako bilkuretan. Horrelakoak, orain, futbol zelaien sarreran gertatzen dira. Anoetan, San Mamesen... Batzuek dagokien espazioa eskatzen dute, behar bezala. Besteek ez dagokiena hartzen. Alde handia dago. Eta futbola Eliza baino askoz ere maiteagoa dudan arren, lasaiago hurbilduko nintzateke Katedral batera bestera baino. Hori lortu duenak merezi ditu...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.