andoni egana

Destainak

2024ko apirilaren 16a
05:00
Entzun

Gurea izan zen hamasei urte bete ondoren ere ikasketekin segitu zuen lehen belaunaldia. Masiboki behintzat bai. Eta gazte ginela jasan behar izan genituen zaharragoen arrangura eta destainak: «Hogeita bi urte eta oraindik eskolan? Noiz hasi behar duzue zuek lanean? Gu hamasei urterako atzazalak ondo belztuta ibiltzen gintuan!». Datuak datu ziren, eta isildu beste biderik ez genuen izaten.

Orain zerbait esan genezake, hain zuzen ere, datuak datu direlako. Langileekiko errukirik gabea den sistema honek berdindu gaitu. Oso gazterik lanean hasi behar izan zuten haietariko asko jubilatu zen aski sasoiko. Aldiz, lanari ekiteko garaian hain berantiarrak ginen belaunaldi hartakoek erretiroa ere berandu hartu beharko dugu derrigor. 

Aspaldiko esaera da lanetik ez dela inor aberasten. Pobrea beti pobre. Horregatik, lehen isilik egon ginenok, hobe dugu orain ere ahorik ez ireki. Sumatzen baitut gure belaunaldiko jendea hurrengoekiko marmarrean, gutxi-gehiago lehen entzuna orain esanez. Eta hanka-sartze handia iruditzen zait. Borroka ezin da inoiz belaunaldien artekoa izan. Gisa horretako tentaldirik lukeenari, joan zen igandean berripaper honetan argitaratu zuten Leire Vargasen Kristalezko ume alferrok iritzi artikulua irakurtzeko aholkatuko nioke...

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.