andoni egana

Esaldia

2024ko martxoaren 9a
05:00
Entzun

Bertso-otorduetan, pare bat ordu pasatzen dira mahaira eseri eta kantuan hasterako. Denbora tarte horretan ingurukoak ezagutuz joaten zara, eta beraiei buruzko edo urrutiago eserita daudenen gaineko informazioa jasotzen. Bertsokidearekin hitz egiten duzu, baina baita askotan ezezagunak zaizkizun ingurukoekin ere. Otorduak aurrera egin ahala, ezagutzaren poderioz, ondoan egokitu zaizunaren lagunago bihurtzen zara...

Gustatzen zait, konfiantza maila bat lortu ondoren, txikikeriez ari garela —ezkonberriak nor diren, herriko apaizak zer egin duen, nork nori jo dion apusturako erronka— bat-batean, inork espero ez duela, sakonarengatik tokiz kanpokoa dirudien galderaren bat egitea. Adibidez... «Zuek feministak zarete?». Duela gutxi, aldamenean neukan gizonezkoak erantzun zidan: «Ni feminista bai. Baina hembrista ez». Bekainak harrotu nizkion ulertu ez duenaren imintzioa eginez. «Bai... Ni berdintasunaren alde nagok. Baina haiek gure gainetik jartzearen kontra».

Neuk sua piztu eta neuk itzali. Ez da eztabaidarako leku-unea izaten eta isildu egin nintzen. Baina eman zidan zer pentsatua. Ideia bat hain esaldi bitxira ekarria edukitzeak esan nahi du erreakzioak baduela indarra. Alegia, gai garela edozer asmatzeko, pribilegioei uko ez egitearren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.