andoni egana

Euforia

2024ko martxoaren 26a
05:00
Entzun

Euforia: «Ongizate eta alaitasun sentimendua, baikortasunerantz garamatzana».

Amaitu da Korrika. Ez dakit nire pertzepzio pertsonala den, baina sekula baino jendetsuagoa iruditu zait. Eta parte hartu duen jendea inoiz baino biziago, alaiago eta emanagoa sumatu dut lurralde guztietan. Izango zuen zerikusia pandemia ostean dugun kolektibizatze premiarekin; teknologia berriek hedapenerako eskaintzen dituzten erraztasunekin ere izango zuen loturaren bat; baita azkenaldian euskarak jasan dituen lege bidegabekeriek sortu diguten min eta ezinegonarekin ere. Edozein arlotan komunitateak sortzeko ditugun zailtasunak ikusirik, hamar egunean lortu den ardazte honek derrigor eragin behar digu euforia punttu bat...

Euforiaren definizioaren bigarren zatia propio ezkutatu dizuet hasieran. Osorik, honelatsu litzateke. Euforia: «Ongizate eta alaitasun sentimendua, baikortasunerantz garamatzana. Askotan laburra izaten da, ez delako errealitateari guztiz atxikia». Badakit komenentziara laburtua dela, baina gera gaitezen euforiaren definizioaren lehen zatiarekin. Korrikaondoko lehen astelehen goiza. Batzuk irakastera; ikastera besteak; eta beste batzuk sortzera. Horrela bakarrik lortuko dugu euforiari hain berezkoa duen laburtasun hori ostea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.