andoni egana
HITZ ETZANAK

Gutunez

2021eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Valentziako postetxean, lan-partila egiten hasi ziren batean, gutun bitxi batekin egin zuten topo. Paduako San Antoniori zuzendua zegoen. Zerua zuen helbide. Postetxeko langileek ezin izan zioten jakin-minari eutsi eta ireki egin zuten gutun-azala. Lanik gabe geratu berri zen langile baten eskaera azaltzen zen bertan. 10.000 pezeta eskatzen zizkion langileak Santuari. Postetxeko langileek barre egin zuten lehenik, baina gero, errukitu eta denen artean 8.000 pezeta bildu ondoren, igorlearen etxera bidali zituzten gutun-azal batean, inolako azalpenik gabe.

Neure burua sumatzen dut, eta ingurukoak ere bai, luzetsita, gaizki-esaka hasteko pronto beti. Politikariak eta haiek ezarritako neurri kontraesankorrak dira hizpide izar; hedabideen tabarra etengabea ere kritikagai dugu; zientzialariak ere ez dira libratzen... Eta askotan, zail da jakiten zertan eta zergatik, non eta nork huts egiten dugun.

Bi asteren buruan, Paduako San Antoniori zuzendutako beste gutun bat iritsi zen postetxera. Ireki egin zuten hura ere langileek. Honela zioen: «Mila esker, San Antonio. Banekien nik portatuko zinela. Baina hurrena diru-bidalketaren bat egiten duzunean azti ibili. Postetxeko langileek igorri zenizkidan 10.000 pezetetatik 2.000, eurentzat gorde dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.