andoni egana
HITZ ETZANAK

Itsutuak

2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Gehiago bazituen antzekoak. Nabarmentzeko moduko esaldietan, batzuk baino ez dira hauek: «Hurrengo futbol partida irabazteko gauza bazarete, putaz beteko dizuet aldagela»; «Nik ez nuen esan Txina komunistan haurrak jan egiten dituztenik. Baina egia da irakiten jartzen dituztela, belazeen ongarri izan daitezen»; «Lan eta lan egiten dut nik. Eta noizean behin burua laxatzen dut emakume eder bati begiratzeko. Homosexuala izatea baino hobea da hori, ezta?»; «Aspaldi hartan, gizon batek judu batzuk ezkutatu zituen bere sotoan, eta eguneko kobratzen zien. Ez zien kontatu II. Mundu Gerra amaitu zenik, kobratzen segitzeko. Jakina... judua zen bera ere!»; «Barack Obama guapoa da, gaztea, eta ni bezala, eguzki dexente hartua dago»; «Lurrikararen ondoren kanpin-dendatan daudenek pentsatu behar lukete asteburu pasa daudela»...

Ez dakit nori entzun nion ekimendun tentel bat baino arriskutsuagorik ez dela munduan. Ekimendun tentelari mikrofonoa eskura jarriz gero, are arriskutsuagoa bihurtzen da. Eta lehenez gain boterea ematen badiozu, zer esanik ez. Silvio Berlusconi zendu berriaren kasua da. Baina erne! Esandako baldarkeriei egindako delituak erantsi arren, Italiakolehen ministro izatera iritsi zen, hiru bider. Itsua ez zen, nonbait, Solferinokoa bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.