andoni egana
HITZ ETZANAK

Jolasean

2017ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Jolaserako eguna dut gaur eta jolaserako deus gutxi behar da gogoa izanenean. Begirada apaldu ordenagailu teklatura eta hasi naiz neurtzen ze letra diren maiztuenak. Jakin nahi dut darabilgun hizkuntzaren arabera letra jakin batzuk gutxiago-gehiago jasaten duten gure hatzen igurtzia. Hizkuntza batek bestelako mundu ikuskera bat eskaintzen digu. Teklatuan ere islatzen da hori?

Nire ordenagailua euskaraz aritzen da ia ehuneko ehunean eta teklatuan denboraren joana gehien jasan duten letrak A, E eta Z dira. S eta D ez dabiltza urruti maiztuan eta zerrendan hurrengoa N da. Pentsatu dut gainerako hizkuntza gehienetan ere A zein E oso erabiliak izango direla. Z, ordea, konparaketa eginez, gazteleraz ez da, hurrik ere, euskaraz bezainbat zanpatuko. Pizza asko eskatu beharra dago gazteleraz lehengo esaldian adina Z biltzeko.

Konturatu naiz, ordea, maiztuak ez duela akaso maiztasunarekin derrigor zerikusirik. Ezabatuen ditudan letra gehien-gehienak-N salbu- teklatuaren ezker muturrean daude. Izan daiteke egoerari buruzko metafora gaiztoa; izan daiteke nik ezkerrez hatz-mamiekin kalka ordez atzazalekin kalkatzeko ohitura txarra izatea... Bakoitzak zuen teklatuaren eskarmentutik lagunduko didazue jolas honen amaiera argitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.