andoni egana
HITZ ETZANAK

Jolasean

2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Bartzelonako agintariek ezezkoa eman zioten urtebete lehenago. Ez zitzaien batere gustatu egitasmoa. 1889ko Erakusketa Unibertsala Parisen egitekoa zen eta Eiffelek hango agintariei eskaini zien dorrearen proiektua. Onartu egin zioten, baina erakusketa bukatu ondoren eraistekotan. 1887ko otsailean ekin zioten lanari, eta bi urte eta bi hilabeteren buruan utzi. Paristarrei ere ez zitzaien atsegin eraikitzen ari zirena. 250 langilek hartu zuten parte dorrea altxatzen. (Gutxi iruditzen zait, El Conquis-en denboraldi baten grabaketarako 200 lagunek lan egiten dutela aintzat hartzen badugu).

Burdinazko egitura amaitze lanetan aurrekontua erabat xahutu zuten nonbait, eta bere horretan uztea erabaki zuten agintariek, eskeleto soil. Eiffel haserretu egin zen eta ezagun egin den esaldi bat bota zuen: «Jainkoa igandearen aitzakian eta agintariok aurrekontuenean, elkarren berdinak zarete. Bukatu gabe utzi duzue hark gizakia eta zuek artelan hau!». 300 metro luze zen hasieran dorrea. Gerora 324 harrapatzera iritsi da. Ez baitzuten, hasierako asmoen kontra, inoiz eraitsi. Armadakoak ohartu ziren antenak jarrita irrati-transmisioetarako leku ezin hobea zela...

Gezurra, bakarra joan da. Ea antzematen diozuen!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.