andoni egana
HITZ ETZANAK

Kanpotik

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Michael Robinson futbolaria laurogeigarren hamarraldian iritsi zen gurera. Mapan Osasuna hiriaren bila alferrik ibili ondoren jo zuen Iruñea halako batean eta hasi zen taldekideekin denboraldirako prestatzen. Lehen partidaren aurretik mezetara joateko ohitura omen zuen taldeak eta joan omen zen Robinson ere, bizitzan estrainekoz, mezetara. Berri eta xelebre zitzaion dena: gurutze santuarena egitea, belaunikatzea, eseri eta zutitzea... Jaunartze garaia heldu zelarik apaizak hurbiltzen zitzaion orori ahora ematen zien hura zer arraio zen galdetu zion ondoko taldekideari. «Hori, Michael, hori ostia da». Eta Robinsoni aurredenboraldiko entrenamendu saioetan gehien entzun zuen esamoldea etorri zitzaion gogora. «Ah! Hori al da ostia puta?». Natural eta ozen bota omen zuen. Ingurukoen begirada ez omen zaio oraindik ahaztu...

Dan Brown idazle estatubatuarra izan da orain Bilbon. Bera ere laurogeigarren hamarraldian izan omen zen lehenengo aldiz Espainian. (Ez dakit non). Harriturik geratu omen zen erlijioa gizartean zenbateraino txertaturik zegoen ikustean. Zazpi senideko familia pobre batean egon omen zen baina igandero botatzen omen zituzten txanponen batzuk elizako poltsan...

Kanpotik begiratzeak asko errazten du barrukoaren ulermena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.