andoni egana

Konpontzen

2024ko apirilaren 19a
05:00
Entzun

Usaina eta ukipena. Forma. Eta haurtzarora bidaia ezinbestekoa. Beti aldean nahi nukeen objektu bati buruz galdetuko balidate, zalantzarik gabe aukeratuko nuke egurrezko arrautza. Umetan edonon topa zenezakeen hura, orain ez da inon ageri. Gustuko nuen egurrezko arrautza, zurbila baino eskuz esku ibiliaren distira belztua zuena nahiago. Noizbait, inork, egurrezko arrautzari poema bat egin nahi balio ere, aukeratua dut izenburua: Zurezkoa; berezkoa.

Erostea baino konpontzea merkeagoa zen garai haietan, galtzerdiak zurtzitzeko erabiltzen zen egurrezko arrautza. Urratuak izendatzeko moduak grazia egiten zigun gainera: «monjea», «tomatea», «patata»... Orain, ez zaigu horrelako huskeriarik konpontzen hastea burutik pasatu ere egiten.

Bada ordea modak hartu duen abiadura azkarrak dakartzan ondorioekin kezkatzen denik. Fashion Revolution du izena mugimenduak, eta apirilean burutzen dituzte moda jasangarri eta justuaren aldeko ekintzak, 2013ko apirilaren 24an hil baitziren Bangladeshen lan-istripuz, guretzat arropak egiten ari ziren 1.138 langile. Azkoitian, larunbatez, berrerabilpena sustatzeko asmoz, kalean arropak konpontzen aritzeko deia egin dute. Egurrezko arrautza batzuk ikusteagatik bakarrik ere merezi luke bisitak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.