andoni egana
HITZ ETZANAK

Odolkiak

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Epaileak isilik hartu behar lituzke erabakiak. Beti. Erabakitze ahalmena da adierazpen askatasunari mozala jar diezaiokeen bakarretakoa. Norbere konbentzimenduz, jakina.

«Zuk azalpenak emateko baino eskubide handiagoa dut nik protestarako, zuk erabaki duzuna egingo den unetik» bota zion adiskide batek kirol epaileari. Ezulertu aurpegia jarri zion epaileak eta galdera batez errematatu zuen adiskideak: «Baloiak marra pasatu duela diozu zuk eta nik ezetz. Alferrik ditut zure azalpenak. Zer nahi duzu erabakia zuk hartu eta gainera arrazoia zeuk izan?».

Epaile onberen joera izan daiteke erabakia arrazoitu nahiaren hori. Estimatzen da ahalegina, baina isiltasunak zauri gutxiago sortzen du. Epailea onbera ez denean, aurreiritziak sumatzen zaizkionean, zertara doan aldez aurretik antzematen zaionean... orduan bai duela isiltasuna derrigor (rezko)! Eta Angela Murillok, Auzitegi Nazionaleko epaimahaiburu zenak, ez du inoiz isilik egoten asmatu. Epaitu batzurengatik «esos cabrones» bota zuen behin. Bateragune auzian epaituekiko mespretxua baino ez zuen erakutsi. Odolkien sasoian, ordainetan etorri zaizkio Estrasburgotik. Hitz egitean gehiegi nabarmendu zelako. Horrek ez du esan nahi isilagoak inpartzialagoak direnik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.