andoni egana
HITZ ETZANAK

Ogi ogia

2018ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Bukatu da, bestelakorik erabaki ezean behintzat, kalerakoan etxeko atea itxi, zerbait falta zaizula sumatu, berriz ireki eta presaka bezperako alkandoratik txapa hartu eta soinean ipintzearen arduraldia.

Nik neuk ez dut hamaika egunotan aldaketa handiegirik sumatu. Noizbait barregarri geratua, ikasi nuen, noan tokira noala, lehen hitza, badaezpada, euskaraz egiten. Dakienak, berriz, euskaraz egiten dit niri, nahiz une batzuk lehenago erdaraz ari zela sumatu neuk. Eta horrek nik bilatu gabeko polizia izaera bat eransten dit, egunaren arabera grazia egiten didana edo erraiak sumintzen. Inguruko batzuek, ordea, baietz esan didate, eurak mugitzen diren hizkuntzen oihan horretan paparrekoa lagungarri gertatu zaiela bezeroekin bileretan edo posta elektronikoz baino ezagutzen ez zuten hura bulegora txapa agerian duela iritsi denean. Ustekabeko konplizitateak sortu direla eta urrats bat eman dutela. Poztekoa iruditzen zait...

Niri hizkuntzaren baitako faktoreek eragiten didate hizkuntzaz kanpokoek hainbat. Poxa sortu zidan, esaterako, Donostiako okindegi baten atarian, pizarran eskuz idatzirik, «OGI OGIA» irakurtzeak. Ia fitsik ere ez dakienak uler dezake eta asebete egiten du hizkuntzaren xarmaz gozatu nahi duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.