andoni egana
HITZ ETZANAK

Paradoxa

2023ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Soldaduska derrigorrezkoa eta erakunde publiko batean lanpostua eskuratzea errazagoa zen garai haietan, oso denbora gutxiren buruan bi sentimendu kontrajarri bizi zitezkeen. Halatsu bizi izan nituen nik. Kuartelean, agintari burugabe batek edozer agindu eta egin egin behar izaten zen. «Bale. Nahi duana. Baina ni joan egingo nauk eta hi geratu egingo haiz» izaten zen soldaduaren hortzarteko mendekua. Ez zuen, nonbait, toki hura inorentzat gustagarri izan zitekeenik uste.

Erakunde publikoetako langile soilek ere izaten dituzte aldi baterako agintariak. Eta hauen aginduak ere maiz izan daitezke zentzurik gabeak. Langilearen marmarrak bestelako bidea hartuohi zuen horrelakoetan: «Bale. Nahi du(n)ana. Baina hi joan egingo haiz eta ni geratu egingo naun/k». Toki hura edonorentzat desiragarri jotzen zen, nonbait.

Sektore publikoan aritzen diren langileen herenegungo grebaren harira, hala esan zuen Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak: «Paradoxa bat dago: herritarrek funtzionario izan nahi dute, baina hori lortu bezain laster, ez daude gustura». Ez dakit ez den eskema zaharrekin neurtzea. Orain, ez da derrigorrezko soldaduskarik. Eta funtzio publikoa nola mehetuz doan ikusiz, ez dakit hain desiragarri den betirako bertan geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.