HITZ ETZANAK

Poza

andoni egana
2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Poz hartu dugu askok, ziur nago. Sariekin edo saririk gabe lanaren maila bera zen, baina noizean behingo bedeinkazioren bat guztioi gustatzen zaigu eta inguruko jendeak besteek jarritako langa nola gainditzen duen ikusteak sortzen duen harrotasunaz ez dago zertan lotsatu.

Benetako poza ematen du euskaratik eta euskaraz sortuak, txikitik handira egiten asmatu duenak, edozein joko-zelaitan zein maila erakusten duen frogatzeak. Poxa sortzen digu arrotz sumatzen dugun leku batean esker-hitzak egiazkoak eta euskaraz natural eginak direla entzuteak.

Urkullu Lehendakariak ere poza azaldu du. Euskara eta euskal zinemarentzako urrats handitzat jo du Handia-rena. ETB2rako eta ETB1erako aurrekontuen desoreka berdintzen ez saiatzea da, ordea, benetan handia! Gure telebista publikoko gaztelerazko kateko programarik ikusienetakoan parte hartzaileei euskara irteten zaie nahi gabe ere askotan eta gaztelerara behartzen dituzte... hala delako. Normalizatzeko sortua egoera anormalizatuz. Lehengo batean euskaraz badakien bat sumatu nuen gaztelerazko eztabaidan ETBko platoan. Atorrean euskaraz bizi nahi dut zeraman, gura dot uste dut zela zehazki, jatorra jatorrean. «Bizi ba!», pentsatu nuen, «ez da hain zaila ere!». Nahi izatea da aski, askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.