andoni egana
HITZ ETZANAK

Tinbrea

2021eko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Ozpinduta bizitzearen ondorioz, pandemia hasi zenetik gehienok izango genuen tupustekoren bat. Autoritatearekin batzuek, haien aginduak ez baitira beti argiak eta bidezkoak; herrikideekin besteek...

Larunbata zen. Eguerdiko hirurak laurden gutxi. Kalean nindoan, eta lehen pisuko balkoitik oihuka ari zen emakume edadetu batek eman zidan atentzioa. Etxeko arropak zeramatzan soinean, batoia eta txapinak. «Nor da?», galdetzen zuen behin eta berriz, loreontzien artetik lepoa ezkaratzerantz luzatuz. «Nor da?», gero eta ahots dardartiagoz. Ezkaratzean tinbre-joka ari zen mutil gazte bat. Hegoamerikar terrajea zuen, erabatekoa. Eskuan, pizza enpresa baten propaganda-orriak zeramatzan. Larunbatez, eta ordu horretan, emakume adinekoa desosegatu zuenak zerbait entzutea merezi zuen. Baina ez hark. Esangoan geratu nintzen. Bi ahuldu ziren, bata bestearen kontra. Horixe lortzen du egungo ekoizpen erraz eta propaganda neurririk gabean oinarritzen den sistema honek: ahulak ahula molestatzea. Emakume edadetua, bere etxean inbaditua; gazte hegoamerikarra, soldata mixerable baten truk inork egin nahi ez lukeen lana eginez, eta amona bere onetik ateraraziz; eta pizza enpresaren nagusia —auskalo nor, auskalo non— bi ahuldaderen kontura irabaziak pilatuz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.