Askotan, hitz soil bat entzun eta urteetako gaztetua hartzen duzu. Horixe gertatu zitzaidan atzo, egunkari honen azken orria begiz jo nuenean. Milladoiro musika taldea!
Gaur Aitzina Folk jaialdian parte hartu behar dutela-eta, elkarrizketa egin zioten Moncho Garcia taldekideari. Adimena beste herrialde batzuetara jarriago, Galizia ahaztu samarra ez ote daukagun otu zitzaidan lehenik; milladoiro hitzaren jatorriak eman zidan atentzioa ondoren: «Milladoiro-ak Donejakue bideko santutegietatik gertu egoten diren harri tontortxoak dira, erromesek bertatik pasatzerakoan harritxoak uztearen ondorioz sortzen direnak». Ia nahiago nukeen egiarik jakin ez. Nik harri tontortxoak santutegietatik urrun irudikatzen nituen, mendi-mendian, erromesa behe-laino artean gal ez zedin eraikiak, ez nihemenegonnaiz moderno eta txatxuaren ondorio.
Taldekideek gaitasunik ez zutelako ez omen zuten ahotsik sartu nahi izan taldean. Lehentasuna doinu alaietan ipinita, ate asko ireki omen zaizkie nazioartean, galizieraz kantatuta agian zabalduko ez liratekeenak. Aitortu behar dut nire garuna ahia zelako edo testuingurua ez zelako goxoa, batzuetan inbidia sentitu izan dudala hitzik erabili beharrik gabe artista izaten dakitenekiko.
HITZ ETZANAK
Tontortxoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu