andoni egana
HITZ ETZANAK

Txalo

2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ahuntza. Edo aharia. Animalia adardunak. Burua adarrez hornitua dutenez, defentsarako zein erasorako berezko armak dituztenak. Edozein ingurunetarako zaildutako piztiak. Gutxi behar, eta eman, asko eman dezaketenak.

Espainiako Legioak gisa horretako azalpenak eman izan ditu ikurtzat ahuntza orain, eta noizbait aharia erabili izan duenean. Baina badut lagun bat iraikurketa oro interesatua dela dioena. Alegia, sinboloen irakurketak beti duela asko komenentziatik. Eta halatsu gertatzen da Espainiako Legioaren ikurraren kasuarekin ere. Legioa, Ceutan, Melillan, Mendebaldeko Saharan... kokatu izan da gehienean. Garaiz at, lekuz kanpo, lur okupatuen defentsan. Lurralde haietan, ardi, behi, ahuntz eta aharien jabe ziren, mantenurako. Tximino, loro eta basurdeak ere oso inguruan zituzten. Eta animalia haietan jakin batzuei kariñoa hartzen zieten. Etxekotzen uzten zirenei handiena. Legioaren ikur izan ziren ahuntza baino lehen loroa, tximinoa, basurdea...

Barre-murritxak egiten digu ihes, azken urteotan urriaren 12ko desfile militarrean gertatzen dena ikustean. Kanpoko edozein begiradak, gureak esaterako, titulu polita asmatuko luke: «Espainia: presidenteari txistu, eta ahuntzari txalo jotzen dioten lurralde surrealista hori».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.