andoni egana
HITZ ETZANAK

Txikiteoan

2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Hirugarren ardoan, kuadrillako askojakinaren apuntea: «Ba dakizue azaroaren 1a ez dela Santu guztien eguna bakarrik? Hire amonarena eta hire aitarena ere baduk, esate baterako. Ez duk prezixu santu izatea. Ez zagok kanonizatuta egon beharrik. Purgatorioa gainditu eta betiereko bizitzara igarotako denen eguna duk». «Purgatorioa ez al ziaten ba, kendu?». «Ez, motel! Linboa duk kendu zutena!”

Seigarren ardoan, kuadrillako petralaren iruzkina, tabernako telebistari begira: «Nazka-nazka eginda nagok turismoari eta ostalaritzari buruzko berriekin. Etorri direla lehengo zifretara, turismoak lehengo martxa berreskuratu duela, beteta daudela hotelak... Tabernarik, ostaturik edo antzeko zerbait ez badaukak, zer axola zaik ba? Metalgintzako hitzarmena sinatu den edo ez, ez ditek hain maiz esaten. Eta aukera gehiago zagok heuk edo hire senitartekoren batek metalgintzan lan egitekoa ostalaritzan egitekoa baino...».

Enegarren ardoan, kuadrillako txorrotxak egindako zuzenketa: «Oker ari haiz. 'Zubi hau' esan dun eta hau ez dun zubia. Zubiak bi ertz biltzen dizkin eta aurten ez dinagu horrelakorik. Segidako bi egun izan ditun. Igandea jai eta astelehena ere bai. Hori ez dun zubia. Santu guztien eguna astearte tokatu izan balitz orduan bai zubi...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.