andoni egana
HITZ ETZANAK

Ura urre

2021eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Bartzelonak 1914an ezagutu zuen pandemia bat. Tifus-sukarra edo sukar enterikoa hedatu zen bat-batean ohiko neurrietatik oso gora. Herritarrak hiltzen hasi ziren. Eta gaixotasuna berria ez zenez, segituan antzeman zioten uraren bidez zabaltzen zela bakterioa.

Bi erakundek zeramaten uraren kudeaketa garai hartako Bartzelonan. Aguas de Montcada zeritzan batek, eta munizipala zen; bestea, SGAB (Societat General d'Aigues de Barcelona) pribatua. Azti ibili ziren enpresa pribatukoak. Jabetu ziren gaixoturiko gehienak Montcadaren ardurapeko iturri publikoetatik hurbil bizi zirela, Barri Vell, Eixample, Barceloneta… auzoetan. Auzitara jo behar bazuten ere, abokatu bat kontratatu zuten propio. Mapa bat ere egin zuten kutsatuak eta iturriak pilatzen zituena. Udal agintariek ez zuten, ordea, berehalakoan neurririk hartu. Protesta manifestazio jendetsuak izan ziren hirian. Azkenean, Ramón Turro medikuak, bere kabuz, hartu pintura pote bat eta brotxa, eta iturri susmagarriak X gorri handi batez margotu zituen. Hiru-lau hilabetez luzatu zen kutsaldia. Pare bat mila hildako eragin zituela diote. Eta handik urte gutxira hiri osoko uraren kudeaketa SGAB enpresaren esku geratu zela.

Askok jasan eta gutxi batzuk irabazi, orduan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.