Ahotsa doi-doiheltzen zaidan telebistan, kazetari britainiar bat ari da, apropostako lehergailu batekin Londresko Parlamentuko kontrolak pasatzen. Harro erakutsi du kameren aitzinean plastikozko ontzitxoa, barruan pilak, kableak eta abarrak dituela. Han doa, eta lehenbiziko kontrolean,aurrera. Baita hurrengoan ere. Irribarre egiten du, pozarren dago. Antza denez, egungo segurtasun neurriek «zuloak dituztela» erakusteko egin du. Sagar garaian gaude, iragan berri da New Yorkeko World Trade Center-en aurkako erasoaren urteurrena.Egunkari honen edizio digitalean, Irakeko albiste bat. Lepoa moztutako hiru gorpu agertu omen dira Bagdad iparraldean. Merezi du osorik irakurtzea: «Gorpu horiek atzerritarrenak direla uste da, AEBetako armadak esan duenez, arabiarrak. Izan ere, gorpuetan dituzten tatuajeak arabiarrez idatzita egoteko tankera dute. Antza denez, hilda aurkitutako denak gizonezkoak dira».Ez da lehenengoan harrapatzen, ez duzu irakurri duzuna ulertu nahi. Berriro ekin diot. «Atzerritarrak direla uste da», «arabiarrak», AEBetako armadak esatera. «Izan ere», eta hona arrazoia, itxura batera arabieraz idatzitako tatuajeek salatzen omen dituzte gorpuak.Bagdaden gaude, ordea, ez Connecticuten. «Atzerritarrenak direla uste da», «arabiarrak» izanda. Ez dakit zergatik, gezurretako lehergailuarekin ikusi dudan kazetaria etorri zait gomutara. Guk ere, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak filman bezala, beste Omar Sharif batzuek erakutsita, urteak dira ikasi genuela musulman guztiak ez direla arabiarrak. Turkiarrak ez dira arabiarrak, ezta Kabiliako berbereak ere, hain gutxi behinolako pertsiarren ondorengo irandarrak, baina irakiarrak... «Atzerritarrak dira, arabiarrak...».Susmoa hartuta zaude zergatik azpimarratu nahi den atzerritarrena. Nahitara egina da, ez da ezkutatzen iturri militarrak izan direla berria eman dutenak. Eta entzunaren poderioz, egin egiten da, ikasi egiten da deskodetzen. Atzerritarrak, arabiarrak, Iraken. Aukera bat baino gehiago dugu. Gerraz ari garela, arabiar bakarra agertu ohi zaigu beti. Arabiarra, aspaldidanik ari zaizkigu erakusten, nazioartekotza terroristako kidea da, Bosnian, Txetxenian, Afganistanen, nonahi dela sarraskirik handiena egiteko gertu dagoen piztia fanatikoa. Eta izu sortzailea denez, zehazgabea beti. Hor dago, oraindik orain Frantziako Val d'Oiseko trenean izan-ez-zen-erasoaren biktima izan zen emakumearen kasua. Salatu zituen gizonak, «magrebiar itxurakoak ziren». Denok irentsi genuen amua. Egunetara ezagutu zen benetan gertatu-ez-zena. Emakumea burutik egina zegoen. Beurren kontrako propagandaren emanak bultzatu zuen gezurra asmatzera.Albistea leituta, zer eskatzen zaio irakurleari, fedea ez eta? Sinets diezaiegula, arabieraz idatzitako tatuajeak zituztela (seguru ere ez dakigu!, «arabiarrez idatzita egoteko tankera dute»), baietz, Ipar Osetiako bahitzaileak, irailaren 11ko hegazkin pilotuak, burka inposatu zuten taliban doilorrak (nazioarteko tropak bertan direla ere, modan segitzen du...), denak eurak direla, sinesteko, mertzenarioak dabiltzala Iraken, erresistentziako asko atzerritarrak direla, eta azkenean baietz diozu, ez balute mundu horrekin zerikusirik ez luketela, irakiarrak izan arren, arabieraz idatzitako tatuajerik eramango, hain nabarmen... Iraken!
Uler daiteke AEBetako soldaduentzat zirela atzerritarrak!
Bai, noski.
Saudi Arabiakoak ziren behar-bada.
Beharbada, eurek bakarrik idazten dutenez arabieraz...
Bahituak izan zitezkeen, ez Irakekoak ordea. Besteek, arabiar fanatikoek hil dituzte!
Zeuk idaztea zenuen. Eskertuko genizun.Zergatik ez dakizula, gezurretako bonbarekin hamaika detektagailu pasa dituen kazetariak hartu dizu gogoa ostera ere. Albistea non sortu den datorkizu, nola heldu den teletipoaren bitartez, kontrola kontrolaren ostean igarota, horren albiste izukaria mundu guztiko erredakzioetara, eta nola eman dugun, bere horretan baina euskaraz, bulego politiko-militar batean sortu den bezalaxe.«Atzerritarrak dira, arabiarrak».Gure detektagailuak, esan liteke lasai, ez dabiltza.
[email protected]hautes-agenda-zint-s>Hemeretzi urte aurten Mikel Zabalza hil zutela. Guardia Zibilak eraman zuen gatibu. Bidasoak itzuli zuen, itota, eskuak estekaturik. Belaunaldi oso bat markatu zuen gertakaria izan zen hura. Ostean, hunkituta idatzi genuen hartaz, errezitaldietara eraman genuen. Memoriaren ederra bindikatu, horra gure pago adaxka Orbaiztako hilobiaren gainean. Hemeretzi urtera, oraindik nola ez dakidala, xabiertu egin nuen gaur zortziko Hizlandia-n Mikel.Egunkarian ikusi eta batera, zartatekoa. Editore batek bere eskuetatik hamaika bider pasatu den liburuan erratua aurkitzen duenean sentitu ohi duen amorru berberak lotu ninduen. Idazten duen orok bere-berea duen ernegua da hori, etsipen zapuztaile bat, norbera larrutzeko uneak. Ezjakintasunean egindako hutsa balitz, barkaberago nengoke, baina oroimenetik paperera auskalo zein bidetan galduta, izena oker ekartzeak kezkatzen nau. Ezagunegia zaizuna arretaz ez berrirakurtzea, endekatze kroniko baten lehen zantzuak, nik dakita zer. Beude, beraz, lerro hauek Xabier hura betiko mikeltzeko eta gurutasunak gantzutua ez naizela jakiteak ematen didan lasaitua adierazteko.Jeanne ekaitzak
kanpoko prentsak orpoz ipurdi titularra: Calamity Jeanne, inoiz zenbatu ezingo diren ehunka hildako utzi ditu Haitin. Asteartean, irratiko esatariak laguntza helikopteroek Dortoka uhartea ezin ediren dutela dio, balitekeela itsasoak irentsi izana, eta hogeita sei mila lagun bizi direla bertan. Ez dirudi oso berri garrantzitsua, albisteen hierarkiari erreparatuta. Sestaoko Naval ontziolaren eta Ibarretxe planaren inguruko adierazpenen ondoren eman dute, txandan-txandan heldu zaionean, nazioarteari dagokion tartean. Haiti da.
hautes-agenda-zint-s>
Iñigo Aranbarri