Hizpideak

Agenda eta komenientzia

Xabin Makazaga.
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Frantziako tiroketak ataka zailean jarri ditu ezker abertzalea eta Sortu, haien agendan halako gertakariek ez zeukaten-eta lekurik. Aro politiko berri bat daukate ikusmiran, eta bidea trabaz josia izango zutela jakinaren gainean egin dituzte orain arteko urrats guztiak. Egindako apustuarekin bat dator, bat datorrenez, ezker abertzaleak tiroketa ulertezina eta onartezina dela esatea, eta Sortuk zalantzarik gabe gaitzestea. Su-etena indarrean dagoela berresteko eta berriz halakorik gerta ez dadin bermatzeko ere eskatu diote ETAri. Indarkeriazko ekintzak agendatik kanpo nahi dituztelako.

Espainiako Estatuaren agendan, aldiz, atxiloketak tokatuko ziren atzo, eta –polizia iturrien arabera– ETArentzat aspaldian logistika lanak egin omen zituzten bi anaia, «azken urteetan geldirik» egon bide direnak, zulora sartu ditu Guardia Zibilak. Komenientziazko atxiloketak, inondik ere.

Gaurko agendan, leku berezia izango du Gatzak. Espainiaren espetxe politika ankerraren erakusle izango da 31 urtean preso izandakoaren askatasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.