HIZPIDEAK. Xabin Makazaga

Albiste ona, inondik ere

2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Alfredo Perez Rubalcabak berak ere aitortu du: ETAren agiria, su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria, albiste ona da. Akats bila, agiri horretan hitzak faltan eta baldintzak sobran ikusiko dituenik ere izango da. Baina behin betiko konponbide prozesua eta konfrontazio armatuaren amaiera aipatzen dituen agiri batek, Bruselako Adierazpenaren eta Gernikako Akordioaren eskaerei erantzuten dien agiri batek, argitu egiten du jokalekua.

Hilabete pasean ETAren agiria noiz iritsiko egon dira eragileak. Orain, agiri horri erantzuteko garaia da. Eta aukera baliatzeko garaia. Zalantzarik gabe, nazioarteko esku-hartzea indarberritu egingo da, eta Bruselako Adierazpenak zehaztuta dauzka egin beharreko urratsak. Bide politiko horretan, garrantzi berezia ematen diote ezker abertzalea legeztatzeari. Horretarako baldintzak, argi dagoenez, Espainiako Gobernuak jarri behar ditu. ETAren etenaldi garaian, errepresioaren soka ez du lasaitu. Eta orain ere, urratsa ez dela nahikoa esan du. Hitzaren ordua da, bai, baina ekintzei erreparatzeko garaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.