jakes goikoetxea
Hizpideak

Antzekotasunak

2013ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sekuentzia ezaguna da: oposizioan, gobernuko alderdia larrutzea; oposizioan, gobernuaren proposamenei boikota egitea, baita proposamenean ados egonda ere; hauteskunde kanpainan, kudeaketa gaitasuna proiektuaren ikur bihurtzea, aurreko agintaldi batzuetan lortutako ustezko arrakastan oinarrituta; hauteskunde kanpainan, orokorkeriak baino ez agintzea, gobernurako egitasmoak eta neurriak saihestuz, hanka sartzeko beldurrez; hauteskundeak irabaziz gero zenbait marra gorri ez direla gaindituko agintzea, osasun zerbitzuak, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak, nola ez; hauteskundeak irabazi eta gero, mezua aldatzen hastea, egoera aurreikusi baino gogorragoa dela esanez, eta herritarrak murrizketetarako prestatzeko; gobernuan, oposizioan kritikatutako hainbat neurri bere horretan uztea; eta, aurrekontuak prestatzean, marra gorriak ez direla hain gorri esaten hastea, osasun zerbitzuetan, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetan murrizketak egiteko.

PPk egin zuen Espainian. EAJ egiten ari da EAEn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.