Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Azaroaren 4a, mugarri

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Eraso bat jasan eta hari aurre egin aurretik beste eraso bat. Halaxe bizi da euskalduna, egunez egun, urtez urte. Garaiak aldatzen dira, erasoen formak ere bai, baina oldarraldiak izaten dira lortzen diren adostasun sozial handien kontra, aurrerabideari mugak ezartzeko xedez.

Hilabeteotan ebazpen judizialen oldarraldia nabarmendu da. Ez dira erabaki bakanak, baizik eta propio prestatutako epaiak, euskararen normalizazioa helburu duten arauen eta politika publikoen kontra; duela ez horrenbeste pentsatu bai, baina inor gutxik publiko egiten zuen pentsamenduaren gainjarpen bat, berdintasuna, justizia eta kohesio soziala apurtzera datorrena.

Horrek erantzun bateratua behar du, herritarrak behar ditu, eta euskararen egoera kezken zerrendan lehen lerroan jarriko duten eragile sozial, politiko eta sindikalak. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskarak bat lelopean horiek guztiak elkartzeko garaia da, Idurre Eskisabel idazkari nagusiak azaldu bezala, oldarraldien gainetik euskararen biziberritzean eragiteko eta sakontzeko garaia delako, eta euskara gizarte kohesiorako tresna delako. Azaroaren 4an mugarri bat ezartzeko aukera egongo da, azken urteotan euskararen alde egin den manifestaziorik jendetsuena egitea lortzen bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.